ONGIZATEA ETA ERLAXAZIOA
Buruaren, gorputzaren eta arimaren zaintza izateko Gune berezi bat ikustera gonbidatzen zaitugu Orioko itsasoaren ertzean. Murgil zaitez bere Itsas Ibilibidean itsasoko uraren propietate paregabeez baliatzeko burbuila eta jet artean. Utzi zure burua aditu profesionalen eskuetan teknika berritzaile eta masaje bikainak eta gorputzaren eta azalaren plazererako diseinatutako erritualak aurkitzeko. Goza ezazu benetako esperientzia sentsoriala 1800 m2 baino gehiagoko diseinu abegikor eta abangoardistako instalazioetan, atseden hartzeko eta erlaxatzeko guneekin, 6 igerileku girotu, sauna, hammam, dutxa terapeutikoak, fitness gune eta 8 tratamendu gelarekin. Eta nahi duzuna pribatutasunean ihesbide bat izatea bada, gure Suite Pribatuaren ateak zabalduko dizkizugu.